2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORISOAIN
2021erako zerga-tasak. Egutegia
Orisoaingo Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:
Lehena.–Ondoko zerga-egutegi hau onestea 2021. urterako:
–Ibilgailuen gaineko udal zerga.
- Borondatez ordaintzeko epea, apirilean.
- Bankuan helbideraturik daudenak apirilaren azken egunean kobratuko dira.
–Lurraren gaineko kontribuzioa, eta erroten kanona, halakorik bada.
- Borondatez ordaintzeko epea, ekainean.
- Bankuan helbideraturik daudenak ekainaren azken egunean kobratuko dira.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga.
- Borondatez ordaintzeko epea, irailean.
- Bankuan helbideraturik daudenak irailaren azken egunean kobratuko dira.
–Herri-lurrak eta lurren errentamenduak.
- Borondatez ordaintzeko epea, urrian.
- Bankuan helbideraturik daudenak urriaren azken egunean kobratuko dira.
Bigarrena.–Aditzera ematea helbideratu gabeko ordainagiriak ordain daitezkeela haietan aipatzen den finantza-erakundearen edozein banku bulegotan, ordainagiria aurkeztuta.
Helbideratutako ordainagiriak adierazitako egunean pasako dira kontuetara.
Borondatez ordaintzeko epea iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean finkaturiko errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Hirugarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea, eta herritarren eskura jartzea udal honen egoitza elektronikoan, http://orisoain.sedelectronica.es helbidean.
Orisoainen, 2020ko abenduaren 3an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.
Iragarkiaren kodea: L2014991