294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aldaketa, 2020ko tasak eta zerga-tasak arautzen
dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2020ko abenduaren 10ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa 2020ko tasak eta zerga-tasak arautzen dituen ordenantzan, tabernetako terrazen eta beladoreen tasa kentzen baita.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz, 30 eguneko jendaurreko epea izanen da bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak egin ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamaziorik aurkezten ez badu.

Horrenbestez, argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Martzillan, 2020ko abenduaren 11n.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2015225