294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

1/2020 eta 2/2020 aurrekontu-aldaketak Vicente Fontán Musika Eskolaren aurrekontuan. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2020ko abenduaren 10ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2020 eta 2/2020 aurrekontu-aldaketak egitea musika eskolaren 2020ko aurrekontuan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Epe hori iragaten bada inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira.

Martzillan, 2020ko abenduaren 11n.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2015221