294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Ibargoitiko Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehena.–Hasiera batez onestea 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Aurrekontua behar bezala izapidetuta ageri da espedientean.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia paratu ondotik, interesdunek egoki irizten dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork halakorik aurkezten ez badu, 2021eko aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, diru-sarrerak eta gastuak kapituluka laburturik.

Idotzinen, 2020ko abenduaren 9an.–Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2015114