294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

2021erako zerga-tasak

Ibargoitiko Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea honako zerga-tasa hauek, 2021eko urtarrilaren 1ean indarrean jar daitezen:

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Obren kostu erreal eta egiazkoaren gainean (oinarria, obra gauzatzeko aurrekontua):

  • 300.000 euro bitarte: %3.
  • 300.000 eurotik gora: %5.

–Obren gutxieneko kostuaren oinarria, zergaren likidaziorako:

  • Etxebizitzak: 800 euro eraikitako metro koadro bakoitzeko.
  • Gainerakoak: 450 euro eraikitako metro koadro bakoitzeko.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

1.–Aplikatu beharreko koefizienteak, sortzealdiaren arabera: 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

2.–Karga-tasa: %25.

Lurraren kontribuzioa: %0,15.

Idotzinen, 2020ko abenduaren 9an.–Alkate udalburua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2015113