294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

2021erako zerga-tasak

Funesko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz honela dioena:

“Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea 2021etik aurrera indarrean izanen diren karga-tasa, indize eta koefizienteak.

1.1. Lurraren kontribuzioa: karga-tasa: %0,25.

1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa: %4.

1.3. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren gutxieneko indizea: %1,30.

1.4. Hiri-lurren balio-gehikuntza:

–Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera.

–Karga-tasa: %10.

1.5. Haur-eskolako zerbitzuko tasa: Nafarroako Gobernuak Haur Hezkuntzako lehen mailako ikastetxeetarako onetsi dituen tarifa eta moduluak aplikatuko dira, Hezkuntza Departamentuarekin sinaturiko hitzarmenaren ondorioz.

2. Prezio publikoak eta tasak: gaur egun indarrean dauden ordenantza fiskaletan zehaztutakoak bere horretan uzten dira.

Hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 13. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz.

Bigarrena.–Zerga-tasa hauek indarra hartuko dute eta ondorio juridiko guztiak sortuko dituzte, 2021eko urtarrilaren 1ean.

Hirugarrena.–Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Laugarrena.–Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2020ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2015170