294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Ordenantza, Ostalaritzari lotutako terrazak eta babesteko eta haizea kentzeko elementuak instalatzea arautzen duena. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki du:

Hasiera batez onestea Etxarri Aranazko udalerrian ostalaritzari lotutako terrazak eta babesteko eta haizea kentzeko elementuak instalatzea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxarri Aranatzen, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2014907