294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Aldaketa, ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan 2021erako. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantzen eta arauen aldaketak behin betiko onetsi, eta haien testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxarri Aranatzen, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2014902