2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAZU
2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2020ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten dena; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin. Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2020ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 2an.
Artazun, 2020ko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, Iñaki Arguiñano Azcona.
2020KO PLANTILLA ORGANIKOA
Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko langile partekatuak
Lanpostuak.
–Funtzionarioak:
- Idazkaria (hutsik).
- Administrari-ofiziala (hutsik).
–Lan-kontratudunak:
- 2 administrari (1 lanaldi partzialekoa) (hutsik).
- Zerbitzu orokorrak (lanaldi partzialekoa) (hutsik).
Iragarkiaren kodea: L2014624