294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2021erako

Arroizko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen udal eskumeneko baliabideen gainean 2020an indarrean egon diren zerga-tasa, indize, portzentaje, tarifa eta prezioei eustea 2021erako. Hauek dira:

A.–Udal zergak.

A.1. Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: balorazio txostena onestearekin bat, erabaki da landa-lurrerako eta hiri-lurrerako zerga-tasak berdinak izango direla (Aukera: 0,10eko gutxienekoa eta 0,50eko gehienekoa). Tasa, beraz, %0,20koa izango da.

A.2. Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): aurten zerga hori ordaintzetik salbuetsita egongo dira 1.000.000,00 eurotik beherako diru-sarrerak izan dituzten subjektu pasiboak. Horrek esan nahi du ez dela halako tarifarik ezarriko udalerrian.

A.3. Zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

A.4. Eraikuntzak, instalazioak eta obrak: %3,00ko tasa; BOEko etxebizitzetarako, %2,50. (Aukera: %2eko gutxienekoa eta %5eko gehienekoa).

A.5. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa): aurreko urteetan bezala, Nafarroako Gobernuak ezarritako gutxieneko portzentaje eta karga-tasei eusten zaie.

B.–Tasak eta prezio publikoak: ordenantza fiskaletan ezarritakoei eusten zaie. Hauek dira zenbatekoak:

B.1. Ahots publikoa (bandoak):

–Bulegoko ordutegian: 2,00 euro iragarki bakoitzeko (iazko prezio bera).

–Beste ordutegi batean: 5,00 euro iragarki bakoitzeko (iazko prezio bera).

–Kalez kaleko salmenta (merkatu txikia): 1,00 euro iragarki bakoitzeko (iazko prezio bera).

B.2. Herriko Etxeko aretoak alokatzea:

–Beheko solairuko aretoa: 4,00 euro ordu bakoitzeko (iazko prezio bera).

–Bilkura aretoa: 6,00 euro ordu bakoitzeko (iazko prezio bera).

–Beste areto batzuk: 4,00 euro ordu bakoitzeko (iazko prezio bera).

–Udalaren beste lokal batzuk: 0,10 euro m² eta ordu bakoitzeko (iazko prezio bera).

–Emakumeen zentroa, pilotalekuko gela eta gaztegunea: 6,00 euro ordu bakoitzeko (dohainik elkarteentzat eta Udalarekin lankidetzan aritzen diren entitateentzat).

B.3. Aulki eta mahai partikularrak alokatzea (iazko prezio bera):

–Alokatutako aulki bakoitza: 0,30 euro.

–Mahai bakoitza (astoak barne): 0,50 euro.

–100,00 euroko fidantza.

–Dohainik herriko elkarteentzat eta Udalarekin lankidetzan aritzen direnentzat.

B.4. Udal igerilekuak; abonamenduak, sarrerak eta dutxak (eurotan) (KPIaren arabera igoko dira):

ADIN TARTEAK

DENBORALDIKO ABONAMENDUA

HILABETEKO ABONAMENDUA

EGUNEKO SARRERA

18-64 urte

52,00

33,00

6,00

14-17 urte

42,00

28,00

4,00

6-13 urte

32,00

22,00

3,00

0-5 urte:

dohainik

65 urte eta hortik gora

14 euro, denboraldirako abonamendua

5,00 euro, sarrera

–Familientzako deskontuak seme-alaba 1, 2, 3, 4 edo gehiago edukitzeagatik: %20, 25, 30 eta 35, hurrenez hurren (iazko deskontu berdinak).

–Guraso bakarreko familientzako deskontuak seme-alaba 1, 2, 3, 4 edo gehiago edukitzeagatik: %20, %25, %30 eta %35.

–%33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzako deskontua: %10.

–Aldageletako dutxak: lagun bat, 2,00 euro; bost lagunetik gorako taldeak, 1,50 euro lagun bakoitzeko.

Abonamendua edo igerilekuetarako sarrera dutenek ez dute ezer ordainduko dutxa erabiltzeagatik jendearentzako ordutegiaren barruan. Honako hauek arduratuko dira sarrerak kudeatzeaz eta aldagelak garbitzeaz: igerileku denboraldian eta hura erabiltzeko ordutegiaren barruan, mantentze-lanen zerbitzuaren errentaria arduratuko da; eta igerileku denboralditik eta hura erabiltzeko ordutegitik kanpo, aldiz, udal tabernaren errentaria. Edonola ere, biltzen den diruaren %50 errentarientzat izango da.

B.5. Pilotalekua-kiroldegia eta gimnasioa:

–Pilotalekuko argiak: 4,00 5,00 edo 6,00 euro ordu bakoitzeko (pizten diren fokuen arabera) (iazko prezio bera).

–Pilotalekuko pista alokatzea: 2,60 euro ordu bakoitzeko.

–Padel pista alokatzea: 6,00 euro ordu bakoitzeko gehi 2 euro argua piztuta dagoen ordu bakoitzeko.

–14 urtetik beherakoek pilotalekua alokatzea: dohainik (iaz bezala).

–Gimnasioa: hilabeteko abonamendua, 10 euro (urteko abonamendua: 100 euro). Prezio horretan sartuta dago aretoko aparatuak eta dutxa erabiltzea.

B.6. Agiriak luzatu eta tramitatzea:

–Eskabideak idaztea: 5,00 euro orri bakoitzeko (iazko prezio bera).

–Katastroko aldaketak; altak, bajak eta FL aldaketak: 3,00 euro eskabide bakoitzeko (iazko prezio bera).

–Udal agirien fotokopiak: 0,20 euro ; katastrokoak, 1,00 euro (iazko prezio bera).

–Interesdunak emandako agirien fotokopiak: 0,10 euro agiri bakoitzeko (iazko prezio bera).

–Agirien koloretako fotokopiak: aurreko prezioen halako hiru.

–Alkatetzak baimendutako edo berrikusitako agiriak: 3,00 euro bakoitza (iazko prezio bera).

–Agirien konpultsa: 1,00 euro konpultsa bakoitzeko (iazko prezio bera).

–Azken hirurtekoaren datuei buruzko ziurtagiriak: 1,00 euro orri bakoitzeko (iazko prezio bera).

–Aurreko hirurtekoaren datuei buruzko ziurtagiriak: 3,00 euro orri bakoitzeko (iazko prezio bera).

–3 urtetik aurrerako urte bakoitzaren datuen ziurtagirien kasuan, 0,50 euro gehituko zaizkio lehendabiziko orriari.

–Mugak dituzten finken ziurtagiriak; finka bakoitzeko: 3,00 euro (iazko prezio bera).

–Establezimenduak irekitzea behar ez duten jardueretan aritzeko lizentziak: 50,00 euro (iazko prezio bera).

–Ahalordeak askiestea: 3,00 euro (iazko prezio bera).

–Hirigintzako zerbitzuak: Eraikinak eta Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko tarifak (iazko prezio bera).

–Faxa bidaltzea Nafarroa barruan: 1,20 euro orriko (iazko prezio bera).

–Faxa bidaltzea Nafarroatik kanpo: 1,80 euro orriko (iazko prezio bera).

B.7. Udal hilerrian egindako zerbitzuak:

–Arroitzen erroldaturik dauden lagunen ehorzketak: dohainik (iaz bezala).

–Arroitzen erroldaturik ez dauden lagunen ehorzketak: zerbitzuaren kostua; 200,00 euro, alegia; salbu eta erroldaturik egon hil aitzineko hogeita hamar urteko epearen barnean, orduan ere dohainik izanen bailitzateke.

–Arroitzen erroldatutako lagunen ehorzketak kolunbarioetan: dohainik.

–Arroitzen erroldaturik ez dauden lagunen ehorzketak kolunbarioetan: 165,00 euro; salbu eta erroldaturik egon hil aitzineko hogeita hamar urteko epearen barnean, orduan ere dohainik izanen bailitzateke.

–Kolunbarioaren alokairua 150,00 eurokoa izanen da, hamar urterako; epea iraganik beste hamar urte luzatzeko aukera izanen da, alokairu epean metatutako KPIarekin eguneratua, baldin eta behar adina kolunbario badaude. Aldaketa honen onespen egunean lehenik okupatutako kolunbarioetarako, haien ehorzketa gastua ordaindu dutenez, ez dute alokairua ordaindu behar hura berritzeko egunera arte, hau da, aldaketa honen onespenetik hamar urtera.

–Panteoi pribatuetan egiten diren ehorzketei dagokienez, haien gastuak eta kudeaketak horien jabeek ordainduko dituzte, Arroitzen erroldatuta egonda ala ez.

–Beste hilerri bateko gorpuzkiak lekualdatzea: prezioa ez da aldatzen.

–Hilotzak hobitik ateratzea: prezioa ez da aldatzen.

–Berariaz ireki beahrreko hobira lekualdatzea: prezioa ez da aldatzen.

B.8. Basozaintza Zerbitzua: lan horietan sartzen dira soilik finkak mugatzeko edo neurtzeko zerbitzuak, eta Udalari eragiten dioten kostuak ordaindu beharko dira.

B.9. Lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen aprobetxamendu bereziak:

–Mahaiak, aulkiak, beladoreak (m² edo zatiki bakoitza); urteko kuota: 8,00 euro (iazko prezio bera).

–Azoka txikia (metro lineal edo zatiki bakoitza); eguneko kuota: 0,60 euro (iazko prezio bera).

–Saltokiak, barrakak, tiro-postuak; eguneko kuota: 12,00 euro (iazko prezio bera).

–Lurzoruaren bestelako aprobetxamenduak (m² edo zatiki bakoitza): 0,60 euro (iazko prezio bera).

–Aldamioak, hesiak, materialak: aurreko epigrafeko kuoten %50. Urbanizatzen ari diren eremuetan, zenbatekoak %50 beheitituko dira. Lehen hiru hilabeteetako kuota: 0,00 euro.

–Balkoien eta terrazen itxitura, m² eraiki bakoitza: 6,00 euro (iazko prezio bera).

–Hegalkinaren bestelako aprobetxamenduak (m² bakoitza); eguneko kuota: 0,60 euro (iazko prezio bera).

–Tangak instalatzea zorupean (tangaren m³ bakoitza): 2,00 euro (iazko prezio bera).

–Gasa eta bestelakoak banatzeko sareak (metro lineal bakoitza); urtean: 3,00 euro (iazko prezio bera).

B.10. Ingeles eta euskara eskolak 2021-2022 ikasturtean:

–Eskola guztietan izena emanda dagoen ikaslea: 32,00 euroko prezio publikoa hilean.

–Eskolen erdian izena emanda dagoen ikaslea: 20,00 euroko prezio publikoa hilean.

B.11.–Musika eskolak 2021-2022 ikasturtean:

–Ikasgaia: Prezioa hilean.

  • Musika Hizkuntza: 15,00 euro.
  • Musika-tresna: 45,00 euro.
  • Musika Hizkuntza + musika-tresna: 58,00 euro.
  • Musika-tresnen taldea (kargurik gabe):
  • Konboa: 25,00 euro.
  • Musika-hizkuntza + musika-tresna + konboa: 75,00 euro.
  • Musika-tresna + konboa: 60,00 euro.
  • Musika-tresna (2): 90,00 euro.

C.–Herri-lurretako aprobetxamenduak: dagokion ordenantzan eta errentamendu baldintzetan ezarritakoaren arabera berrikusiko dira, eta aplikatzekoa den KPI indizearen arabera doituko.

Jakinarazten da Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako ondorioetarako, kontuan hartuta erabaki honen aurka aukeran aurkezten ahalko direla:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Arroitzen, 2020ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2014995