294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

2021eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Adiosko Udalak, 2020ko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen langileen plantilla organikoa 2021eko ekitaldirako; aginduzko iragarkia 2020ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 2an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz eta jendaurreko epea iragan denez, behin betiko onetsi da 2021eko plantilla organikoa, eta eranskinean ematen da zehaztuta.

Adiosen, 2020ko azaroaren 24an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

ERANSKINA

2021eko plantilla organikoa

Lanpostuen zerrenda.

Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko langileek betetzen dituzten lanpostuak.

–Idazkaritza: Zenbakia: 1. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72. Beste osagarri batzuk: %10. Egoera: jardunean.

–Kontu-hartzailetza: B maila. Sarbidea: administrazio-kontratu bidez betea. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %28,72.

–Administrari-ofiziala: C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72. Taldeko osagarria: %12.

–Administraria: C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %15,72. Taldeko osagarria: %12.

Iragarkiaren kodea: L2015062