294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

2021erako zerga-tasak

Abaigarko Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen xedapenekin bat:

Lehenbizikoa.–Onestea 2021erako karga-tasak. Hona hemen:

a) %0,17ko karga-tasa ezartzea, lurraren kontribuzioa ordainarazteko.

b) %2,27ko karga-tasa ezartzea, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko.

c) %10,80ko karga-tasa ezartzea, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako.

Bigarrena.–Onestea zerga sortzen den unean lurraren balioaren gainean ezarri beharko diren koefizienteak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera, eta foru legearen proiektuak xedatutako gehienekoei jarraikiz:

SORTZEALDIA

0,63

20 urte edo hortik gora

0,58

19 urte

0,51

18 urte

0,36

17 urte

0,21

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,06

4 urte

0,11

3 urte

0,13

2 urte

0,13

Urtebete

0,06

Urtebetetik behera

Aipatu koefizienteek ondorioak izanen dituzte iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Hirugarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, ediktuak paratuta, Udaleko iragarki-taulan, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat.

Abaigarren, 2020ko abenduaren 2an.–Alkatea, Gorka Alegría Saralegui.

Iragarkiaren kodea: L2015143