29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

131E/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Baztango Udal Planaren aldaketaren ingurumen txosten estrategikoa egiten duena 13. poligonoko 5., 107., 108., 109. eta 193. lurzatietan.

Aldaketa txikia da eta definiturik dago Ingurumen-Ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen 5. artikuluan; hortaz, aplikazio-eremuan ezartzen denaren arabera (6.2.b artikulua), ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura bete behar du.

Aldaketa 2019ko abuztuaren 22an hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko epe bat ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2019ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 3koan.

Aldaketaren xedea da 13. poligonoko 107., 108., 109. eta 193. lurzatien sailkapena aldatzea “baso-lurzoru”tik “nekazaritza- eta abeltzaintza-emankortasun ertaineko lurzorura”, ustiapen naturalerako gordetako lurzoru urbanizaezinarekin parekagarria. Lurzati horietako belardiak eta iralekuak loturik daude 5. lurzatiko Lazkanberria baserriko nekazaritza- eta abeltzaintza-lanekin. Beraz, aldaketak lurzoruaren ezaugarrien arabera zuzendu eta egokitu nahi du udalaren Hirigintza Plana.

Aldaketa izapidetu aurretik, Baztango Udalak espediente honi buruzko aurre-kontsulta bat igorri zuen 2019ko urtarrilaren 17an.

Izapide horretan, Eskualde Atlantikoa Kudeatzeko Atalaren 2019ko apirilaren 11ko txostenak baldintza moduan jartzen du egungo zuhaiztiari baso-lurzoru gisa eustea. Baldintza horiek behar bezala txertatu dira aldaketan, eta baso-lurzoru gisa mantendu dira 108 B azpi-lurzatia eta 108 A azpi-lurzatiaren alderdi bat.

Aldaketaren ezaugarriak ikusirik eta jarduketaren eremua azterturik, ondorioztatu da aldaketak ez duela ondorio nabarmenik izanen ingurumenean. Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du egin dela ingurumen ebaluazio estrategikoa, eta aldeko txostena eman du.

Kontuan harturik egoki bete dela ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura, eta erabiliz eman zaizkidan eskumenak, martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluaren bitartez (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta Foru Sektore Publiko Instituzionala), Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretuaren bitartez (hark ezarri zuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura) eta urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuaren bitartez (hark ezarri zuen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura),

EBAZTEN DUT:

1. Baztango Udal Planaren aldaketa egituratzailearen aldeko ingurumen txosten estrategikoa egitea 13. poligonoko 5., 107., 108., 109. eta 193. lurzatietan, sustatzailea Nieves Lasa Irasturza andrea izanik.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Baztango Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 20an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2001017