29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2020rako lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak, 2020ko urtarrilaren 15ean egin bilkura arruntean, aho batez onetsi zuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2020ko lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa. Hona hemen haren testu osoa:

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 10ean emandako 177/2019 Ebazpenaren arabera, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko asteguneko jaien egutegi ofiziala. Bada, ezarri dira honako jaiegunak 2020rako.

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Onestea Izarbeibarko Mankomunitatearen 2020ko lan egutegia. Hona hemen, beraz, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiak, 2020rako:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.

Uztailaren 25a: herriko jaia.

Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

Abenduaren 7a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Onestea Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2020. urteko lanaldiaren banaketa. Lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela beteko dira:

2.1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 8:30etik 14:00ak arte; gainerakoa egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:30etik 08:30era arte eta 14:00etatik 15:30era arte.

2.2. Aurreko apartatuan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, lanaldi partziala dutelako eta/edo zerbitzuaren beharrak direla-eta lanaldi bereziren bat duten langileei, ez ordu konpentsazioren bat dutenei.

2.3. Langile bakoitzak 24,75 orduko poltsa bat izanen du urte guztian erabiltzeko, zerbitzuaren beharren arabera.

Hirugarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Laugarrena.–Jendea Mankomunitateko bulegoetan hartzeko ordutegia 09:30etik 13:00ak arte izanen da, astelehenetik ostiralera.

Bosgarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan eta web-orrian.

Obanosen, 2020ko urtarrilaren 22an.–Mankomunitateko burua, María Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2001057