29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

5/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez esleitzen baitira Lanbide Heziketako irakaskuntzen sari bereziak, Nafarroako Foru Komunitateko oinarrizko, erdi- eta goi-mailako Lanbide Heziketako hezkuntza sistemari eta 2018-2019 ikasturteari dagozkionak.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu du Lanbide Heziketako irakaskuntzen sari bereziak eman dakizkiela merezi izan dituzten ikasleei, beren ikasketa ibilbide bikainagatik, baloratu dituen batzordearen aktan ageri den bezala. Sari horiek Nafarroako Foru Komunitateko oinarrizko, erdi- eta goi-mailako Lanbide Heziketako hezkuntza sistemari dagozkio, 2018-2019 ikasturteari, eta horien deialdia Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak irailaren 25ean emandako 11/2019 Ebazpenaren bitartez egin zen.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebazpen honen eranskinean ageri diren ikasleei esleitzea Lanbide Heziketako irakaskuntzen sari bereziak, Nafarroako Foru Komunitateko oinarrizko, erdi- eta goi-mailako Lanbide Heziketako hezkuntza sistemari eta 2018-2019 ikasturteari dagozkionak.

2. Ikasle horiek aipatu saria aitortzen dien diploma jaso dezatela xedatzea.

3. Goi-mailako ikasle sarituek aukera izanen dute Goi Mailako Lanbide Heziketako 2018-2019 ikasturteko sari nazionaletan aurkezteko, aldez aurretik izena emanda.

4. Agintzea ikasle sarituen ikasketa espedientean ager dadila kasuan kasuko eginbidea, 2018-2019 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren Sari Berezia lortu dutela egiaztatzen duena.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

7. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, ikasle sarituek ikasi duten ikastetxeei eta ikasle sarituei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 23an.–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

Oinarrizko lanbide titulua izanik, oinarrizko LHko sari berezia jaso duten ikasleak

DEITURAK ETA IZENA

LANBIDE ARLOA

ZIKLOA

IKASTETXEA

Sbaa Boutraba Raid

Merkataritza eta Marketina

Merkataritza zerbitzuak

Uharte BHI

Luna Brito, Carlos Andrés

Ostalaritza eta Turismoa

Sukaldaritza eta Jatetxeak

Uharte BHI

El Allam Najeh Ayoub

Fabrikazio Mekanikoa

Fabrikazioa eta Muntaketa

Uharte BHI

Teknikari titulua edo LHko titulua izanik,
erdi mailako LHko sari berezia jaso duten ikasleak

DEITURAK

IZENA

LANBIDE ARLOA

ZIKLOA

IKASTETXEA

Salinas Aguerri

Rubén

Gorputz eta Kirol Jarduerak

Natur Ingurunean Gorputz eta Kirol Jarduerak Gidatzea

Ega Lekaroz BHI

Celaya Gil

Nekane

Administrazioa eta Kudeaketa

Administrazio Kudeaketa

Cuatrovientos IBP

Jiménez Cuesta

Melany

Arte grafikoak

Aurreinprimaketa Digitala

Salesianos Politeknikoa IBP

Grande Cía

Ainhoa

Merkataritza eta Marketina

Merkataritzako Jarduerak

Carlos III LHIP

Jiménez Cuesta

Jonathan

Elektrizitatea eta Elektronika

Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak

Virgen del Camino IBP

Ciobanu

Andrei

Fabrikazio Mekanikoa

Mekanizazioa

ETI IBP

Igbinovia Igbinadolor

Jeseca

Ostalaritza eta Turismoa

Sukaldaritza eta Gastronomia

Burlatako IB

Jiménez Cuesta

Christian

Informatika eta Komunikazioak

Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak

M.ª Ana Sanz

Pardiñas Garcia

Yelco

Osasuna

Erizaintzako Zainketa Lagungarriak

María Inmaculada LHIP

García Barroso

Amaya

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

Mendekotasun Egoeran Dauden Pertsonentzako Arreta

Lizarrako IB Politeknikoa

Teknikari titulua edo goi-mailako LHko titulua izanik, goi-mailako LHko sari berezia jaso duten ikasleak

DEITURAK ETA IZENA

LANBIDE ARLOA

ZIKLOA

IKASTETXEA

Armingol Román, Virginia

Administrazioa eta Kudeaketa

Administrazioa eta finantzak

Donapea IBP

García Echeverria, María Lourdes

Nekazaritza

Paisajismoa eta Landa Ingurunea

Agroforestal IB

Martín de Andrés, Pedro M.ª

Merkataritza eta Marketina

Marketina eta Publizitatea

Mª Ana Sanz Administrazioko, Merkataritzako eta Informatikako IB

Sanz Pérez, Pilar

Eraikuntza eta Obra Zibila

Eraikuntza Proiektuak

Virgen del Camino IBP

Cervera Barea, Ian

Elektrizitatea eta Elektronika

Automatizazio eta Robotika Industriala

ETI IBP

Abaigar Ruete Marta

Irudi Pertsonala

Estetika Integrala eta Ongizatea

Burlata LH IB

Redondo Gillén Sheila

Elikagaien Industriak

Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatea

EGA BHI

Santana Domínguez Sergio

Informatika eta komunikazioak

Web Aplikazioen Garapena

Lizarrako IB Politeknikoa

Pérez Suárez Luis

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Mekatronika Industriala

ETI IBP

Aramendía Fernández Aitor

Kimika

Analisien eta Kalitate Kontrolaren Laborategia

Donapea IBP

Ilchova Simona Georgieva

Osasuna

Aho-hortzetako Higienea

ESTNA

Palacín Mesegué Carolina

Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak

Haur Hezkuntza

Escuela Politécnica de Navarra LHIP

Iragarkiaren kodea: F2001197