29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

2020rako lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Moncayoko Ur Mankomunitateko buruak, 2020ko urtarrilaren 10ean, honako ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik 177/2019 Ebazpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 31n emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea 2020an Moncayoko Ur Mankomunitatean izanen diren jaiegunen egutegia bulegoetarako eta langile guztiendako. Hona hemen:

1. Honako hauek izanen dira Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatuko ez diren 2020. urteko jaiegunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 29a: Herriko jaia.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Adierazitako egunak baliogabetzat joko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako epeak zenbatzean.

Urteko lanaldiaren banaketa doitzeko, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek lanik gabeko eguntzat joko dira, eta egunotan bulegoak itxirik egonen dira: Martxoaren 20a: San Jose zubia; abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren eguneko zubia; abenduaren 24a eta 31. Irailaren 29an bulegoak itxita egonen dira, herriko jaia izanen baita Mankomunitateko langile guztiendako.

Bigarrena.–Urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 da.

Hirugarrena.–Moncayoko Ur Mankomunitateko Erregistro Orokorra 08:00etatik 15:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena.–Argitaratzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita, ediktuen bidez, Moncayoko Ur Mankomunitateko iragarki-taulan ere.

Bosgarrena.–Ebazpen honen berri ematea Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluari, kide anitzeko organo horren hurrengo bilkura arruntean.

Seigarrena.–Ebazpen hau igortzea Moncayoko Ur Mankomunitateko udal langileen sindikatuen ordezkariei.

Corellan, 2020ko urtarrilaren 22an.–Mankomunitateko burua, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2001105