29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DORRE ELORTZIBAR

Udal ordenantza, gimnasioaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Dorre Elortzibarko Kontzejuak, 2020ko urtarrilaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Dorre Elortzibarko gimnasioaren erabilera arautzen duen ordenantza.

Jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hala, espedientea interesdunen eskura egonen da, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Dorre Elortzibarren, 2020ko urtarrilaren 16an.–Kontzejuko burua, Santiago Molinero Núñez.

Iragarkiaren kodea: L2001022