29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Ordenantza, hirigintzako tramitazioak eta beste tramitazio batzuk egiteko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2019ko urriaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hirigintzako tramitazioak eta beste tramitazio batzuk egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Tebas-Muru Artederretan, 2020ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

ORDENANTZA FISKALA, HIRIGINTZAKO TRAMITAZIOAK ETA BESTE TRAMITAZIO BATZUK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12.1 artikuluan eta 100. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren babespean.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zergapeko egitatea da zerbitzu tekniko edo administratiboak ematea hirigintzako jarduketak eta hirigintzaz kanpoko lizentziak tramitatzean, udal mugapeko edozein tokitan eginik ere, hala lur pribatuan nola publikoan.

3. artikulua.

3.1. Tasa hauei loturiko udal jarduna gauzatzen da, besteak beste, hirigintzako jarduketa hauetan:

a) Udal Planean egiten diren aldaketak tramitatzea.

b) Plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak tramitatzea.

c) Lerrokaduren azterketa osagarriak edo xehetasun-azterketak tramitatzea.

d) Birzatiketak edo kudeaketarako bestelako bitartekoak tramitatzea.

e) Urbanizazio proiektuak tramitatzea.

3.2. Tasa hauei loturiko udal jarduna gauzatzen da hirigintzaz kanpoko lizentzien jarduketa hauetan:

a) Jarduera lizentzien tramitazioa.

Ordaindu beharra

4. artikulua. Zerga ordaindu beharra sortzen da dagokion iragarkia argitaratzen den unean.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Dena delako tramitazioa eskatzen duten pertsona natural edo juridikoek ordaindu behar dute.

Tarifak eta karga-tasa

6. artikulua. Aplikatuko den tarifa izanen da iragarkia prentsan argitaratzearen gastua.

Kudeaketa arauak

7. artikulua. Espedientearen tramitazioa bukatu baino lehen, tasen likidazioa eginen da; espedientearen ebazpenaren jakinarazpenarekin batera eginen da dagokien igorpena.

8. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio tasak erregelamenduzko epean ordaindu beharko dituela.

Azken xedapen bakarra.–Ordenantza honek ondorio juridikoak izanen ditu behin haren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean osoki argitaratu denean eta iragan ondoren Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioak toki entitateei errekerimendua egiteko duen epea, dagokion ahalmena erabiliz, toki entitate horien egintza edo erabakiak indargabetzeko; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 262. eta 326. artikuluan xedatuarekin bat.

Iragarkiaren kodea: L2001097