29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Ordenantza, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga
arautzen duena. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2019ko urriaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza.

Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Tebas-Muru Artederretan, 2020ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

ORDENANTZA FISKALA, TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

Lehena.–Aipatu zerga Toki Ogasunei buruzko apirilaren 2ko 2/1995 Foru Legean ezarritakoaren arabera arautuko da.

Bigarrena.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162. artikuluaren 4. apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz, zergaren kuotaren gainean honako hobari hauek ezarri dira:

a) %30eko hobaria “EKO ibilgailuetarako”.

b) %75eko hobaria “Zero isurpeneko ibilgailuetarako”.

Zero isurpenak:

L2001096_0.pdf

Ziklomotorrak, trizikloak, kuatrizikloak eta motozikletak; turismoak; furgoneta arinak, 8 eserlekutik gorako ibilgailuak eta salgaiak garraiatzeko ibilgailuak, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak Ibilgailuen Erregistroan honela sailkatuak: bateriako ibilgailu elektrikoak (BEV), autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoa (REEV), 40 kilometroko gutxieneko autonomia duten ibilgailu elektriko hibrido entxufagarria (PHEV) nahiz erregai-pilako ibilgailuak.

EKO:

L2001096_1.pdf

Turismoak; furgoneta arinak, 8 eserlekutik gorako ibilgailuak eta salgaiak garraiatzeko ibilgailuak, Ibilgailuen Erregistroan honela sailkatuak: 40 kilometrorako baino autonomia gutxiago duten ibilgailu entxufagarriak, ibilgailu hibrido ez-entxufagarriak (HEV), gas naturalez higiarazitako ibilgailuak (GNC eta GNL) edo petrolio-gas likidotuz higiarazitakoak (PGL).

Nolanahi ere, C etiketako irizpideak bete beharko dituzte.

Hirugarrena.–Hobari hauek aplikatzeko, subjektu pasiboak eskatu beharko du, ibilgailuak hobaria jaso dezakeela dioten frogagiriak erantsita.

Hobaria jaso dezakeela egiaztatu ondoren, Udalak hori ziurtatzen duen dokumentua igorriko du. Hobaria subjektu pasiboak eskaera egin eta hurrengo hiruhileko naturaletik hasita aplikatuko da, hiruhileko naturaletan hainbanatuta.

Laugarrena.–Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iragarkiaren kodea: L2001096