29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2020ko aurrekontu luzatuaren (MOD/2020/3) aldaketa.
Hasierako onespena

Iruñeko Udalbatzak, 2020ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, eta legezko den quoruma zuela, onetsi zuen aldatzea Iruñeko Udalaren 2020ko aurrekontu luzatua betearazteko oinarriak.

Indarra duten xedapenak betez, PRES–MOD/2020/3 espedientea jendaurrean egonen da Ogasuneko Zuzendaritzan (Zerbitzu Orokorretako Alorra) –Udaletxe plaza z.g., 1. solairua, 948 420 206–, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Behin epe hori iraganda erreklamazio, eragozpen edo oharrik gabe, aipatutako aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi dela joko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak eragiteko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko testuarekin batera, eta horretatik bazter geratuko dira lehenago aipatutako osoko bilkuraren saioan onetsitako erabakiarekin tramitazioari buru ematen dioten kreditu-sortzeak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko otsailaren 7an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2001967