29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Irunlarreko ospitaleen eremua antolatzeko Plan Berezian. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko urtarrilaren 20an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 20-ENE-20 (5/US)

“Ikusirik Irunlarreko ospitaleen eremua antolatzeko Plan Bereziko aldaketa-agiria (U.I.: XVII/Z-1), izapidetzeko aurkeztu zutena Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak, 2019ko abenduaren 19an, eta bat etorriz arkitektoaren txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako letraduaren txostenarekin, biak ere 2020ko urtarrilaren 10ekoak, honako hau erabakitzen da:

1.–Hasiera batez onestea Irunlarreko ospitaleen eremua antolatzeko Plan Bereziko aldaketa-agiria (U.I.: XVII/Z-1), sustatu dutena Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak, eraikigarritasuna handitzeko, solairu bat gehituz, B+3 izatetik B+4 izatera.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

3.–Erabaki hau jakinaraztea Nafarroako Unibertsitate Publikoari, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuko Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendariordetzari eta Sustapen Ministerioko Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari.”

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2001263