29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Tokiko gobernu batzarraren osaeraren aldaketa

Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako xedapen hau eman zuen 2020ko urtarrilaren 17an:

DAL 17-ENE-20 (6/GC).

“Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legeari Tokiko Gobernua Modernizatzeko Neurrien 57/2003 Legeak erantsitako X. Tituluaren 126. eta 127. artikuluak, honako hau xedatzen dut:

1.–Fernando Villanueva Mesa zinegotzia Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea, zeina bilkuretara joanen baita, hitzarekin baina botorik gabe.

2.–Bertan behera uztea Arturo Lecumberri Martínez zinegotziaren izendapena Tokiko Gobernu Batzarreko kide gisa, hitzarekin baina botorik gabe, zeina 2019ko ekainaren 26an emandako Alkatetza dekretu bidez onetsi baitzen (1/AL).

3.–Dekretu honek onetsi eta biharamunean hartuko du indarra.”

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2001259