29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Zinegotzi berezien izendapena

Iruñeko Udaleko alkateak honako xedapen hau eman zuen 2020ko urtarrilaren 17an:

DAL 17-ENE-20 (1/GC).

“Bat etorrita Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 124. artikuluan eta 2019ko ekainaren 21eko Udal-antolaketari buruzko dekretuan ezarritakoarekin, honako hau xedatzen dut:

1.–Bertan behera uztea Arturo Lecumberri Martínez Gazteriako zinegotzi bereziaren izendapena, zeina Alkatetzak 2019ko ekainaren 21ean emandako xedapen bidez onetsi baitzen (12/AL).

2.–Fernando Aranguren Reta jauna Gazteria eta Kiroleko zinegotzi berezi izendatzea.

3.–Fernando Villanueva Mesa jauna Jasangarritasuneko eta Osasuneko zinegotzi berezi izendatzea.

4.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, bai eta Osoko Bilkuran horren berri ematea ere.”

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2001258