29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 367. lurzatian. Hasierako onespena

Luzaideko Udalaren Kudeaketa batzordeko behin-behineko jarduneko buruak, abenduaren 30ean eman 98/2019 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen kudeaketako hirigintza-hitzarmeneko proposamena, 2019ko abenduaren 30ean Luzaideko Udalaren eta Ángel Alzón Aldaveren artean sinatua. Xedea da 1. poligonoko 367. hiri lurzatiko hirigintza aprobetxamenduaren %10 eskudirutan ordaintzea, 500 m² hiri-lurzoru finkatu gisa birkalifikatzeko aldaketa egituratzailearen jarduketa eremuan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta espedientea udal bulegoetan eskuragarri izanen da, interesdunek aztertu ondoren, beharrezkoa bada, bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoa betez, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak emandako eskumena erabiliz.

Luzaiden, 2020ko urtarrilaren 22an.–Kudeaketa batzordeko behin-behineko jarduneko burua, María Elena Aizpuru Zubizarreta, Kudeaketa batzordeko jarduneko burua ordeztuz.

Iragarkiaren kodea: L2001101