29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Udal Plan Orokorreko 5 A eta 5 B ordenantzaren esparruan merkataritzako eta hirugarren sektoreko erabileretarako lizentziak. Eteteko erabakia, hasierako onespenaren aurrekoa

Lekunberriko Udalak, 2019ko abenduaren 29an egin bilkuran, erabaki du, hasierako onespenaren aurretik, merkataritzako eta hirugarren sektoreko erabileretarako lizentziak etetea 5 A eta 5 B ordenantzaren esparruan, Udal Plan Orokorreko 5. ordenantzan aldaketa xehatua izapidetu bitartean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren 70. artikuluari jarraikiz (testu hori uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Etete hau azkenduko da Udal Plan Orokorreko 5. ordenantzaren aldaketa xehatua behin betiko onestean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lekunberrin, 2020ko otsailaren 5ean.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L2001754