29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2020ko urtarrilaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2020ko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin bat (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea).

Gesalatzen, 2020ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L2001053