29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

UE-21 exekuzio unitatearen etorkizuneko Konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua. Hasierako onespena

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2020ko urtarrilaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea UE-21 exekuzio unitatearen etorkizuneko Konpentsazio batzordearen estatutuen proiektua, “Promociones y Construcciones OFP SL” sozietateak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, aztertu ahal izateko eta interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 a) artikuluan ezarritakoaren arabera.

Argitara ematen da, adierazi ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2020ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2001106