29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udal ordenantza, Administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2020ko urtarrilaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Administrazio elektronikoaren erabilera arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ordenantzen onespena jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsita egonen da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizarran, 2020ko urtarrilaren 16an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L2000786