29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Donamaria-Gazteluko Udalak, 2019ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2020. urteko aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 26an.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, 2020ko urtarrilaren 1az geroztik behin betiko onetsitzat jo dira Udalaren 2020ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraituz, argitara ematen da, kapitulutan laburtuta.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 93.500,00 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 6.100,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 23.200,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 145.450,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 74.550,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 10.590,00 euro.

IX. kapitulua.–Pasibo finantzarioak: 24.720,00 euros

Diru-sarrerak, guztira: 378.110,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 98.450,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 142.300,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 84.360,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 53.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 378.110,00 euro.

Donamarian, 2020ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2001261