29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

2E/2020 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Erripagainako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko D-9 unitate morfologikoaren xehetasun-azterlana, Residencial Ori, SL. sustatua, hasiera batez onesten duena.

Espedientearen xedea da Burlata udal-mugarteko Erripagaina bizitegi-gunearen iparraldean dagoen D-9 unitate morfologikoaren bolumenak berrantolatzea, Bratislava-Iparralde ingurabidearen aurrean eraikin bakar bat ipiniz, eraginkortasun energetikoa hobetzeko. Halaber, solairuen kopuru maximoa bat gehiago izatea planteatzen da, bolumen mailakatu bat proposatuz B+3 eta B+4 altueretan, eta eraikinaren altuera maximoa 13,20 m-tik 16,20 m-ra pasatzea.

Tresna honek aldatu eta garatu egiten ditu Erripagainako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko determinazioak, hirigintza-antolamendu xehatukoak; haiek tramitatzea eta onestea Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari dagokiola dio Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 43.1 d) artikuluak (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina).

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2020ko urtarrilaren 14ko txostena ikusirik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin bat (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hasiera batez onestea Erripagainako Udalez gaindiko Plan Sektorialeko D-9 unitate morfologikoaren xehetasun-azterlana, Residencial Ori SLk sustatua.

2. Espedientea jendaurrean jartzea eta ukitutako udalei entzunaldia ematea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuz. Bi tramite horiek aldi berean eginen dira, eta hogei egun iraunen dute.

Ondorio horietarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9; 31005 Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da nahi adina alegazio aurkeztea, idatziz.

Gainera, dokumentua Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan kontsultatzen ahalko da, bai eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren webguneko “Jendaurreko epea eta parte-hartze publikoa” izeneko atalaren bidez ere:

www.ExposicionPublicaOT.navarra.es

3. Ebazpen hau jakinaraztea Burlatako Udalari, Iruñerriko Mankomunitateari eta espedientearen sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 23an.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

Iragarkiaren kodea: F2001169