29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdi publikoa, gizarte larrialdiko udal laguntza ekonomikoa emateko, banakako ebaluazioaren bidez, 2020. urtean gizarte larrialdi egoeran diren Oltza Zendeako pertsonei edo familiei. Laburpena

Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin, argitara ematen da deialdiaren laburpena; testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 493805.

Onetsi zen Alkatetzaren 2020ko urtarrilaren 28ko 39/2020 Ebazpenaren bidez.

Lehena.–Onuradunak:

Oltza Zendeako lagunak eta familiak, zailtasun egiaztatuak dituztenak larrialdi egoera bati aurre egiteko.

Lehena.–Xedea eta helburuak:

Oinarri hauen helburua da tresna eraginkor batez hornitzea Udala eta zonaldeko gizarte zerbitzuak, aurrea har diezaieten suerta litezkeen larrialdi egoerei, larriagotu ez dadin laguntza eskatu duten pertsonen edota familien krisialdi ekonomikoa eta soziala.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Laguntzetarako kuota, guztira, 1.500,00 euro izanen da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Eskaerak aurkezteko epea urte osoan egonen da irekia.

Oltza Zendean, 2020ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Moises Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2001338