29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Deialdi publikoa, dirulaguntza eman dadin jarduerak egin daitezen kultura, kirol, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan. Laburpena

Bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin, argitara ematen da deialdiaren laburpena; testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identificación): 493776.

Onetsi zen Alkatetzaren urtarrilaren 27ko 34/2020 Ebazpenaren bidez.

Lehena.–Onuradunak:

Egoitza soziala Oltza Zendean duten talde eta/edo elkarteak, irabazi-asmorik gabeak.

Lehena.–Xedea eta helburuak:

Oinarri hauen xedea da Oltza Zendeako talde eta elkarteei laguntza ematea, jarduerak egin ditzaten kirol, kultura, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Helburu horietarako, 11.000,00 euro bideratuko dira guztira, honela banaturik:

–Kultur jardueretarako dirulaguntzak: 8.000,00 euro.

–Kirol jardueretarako dirulaguntzak: 3.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Hilabetekoa izanen da, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oltza Zendean, 2020ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Moises Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2001337