29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Laborantzako herri-lurzatien aprobetxamendua enkante publikoan

Cascanteko Udalak, 2020ko otsailaren 5eko Alkatetzaren Ebazpenaren bitartez, enkante publikoa eginen du ondoko lurzati hauen laborantzako aprobetxamendua adjudikatzeko. Hona hemen hasierako prezioa:

POLIGONOA

LURZATIA

AZALERA (m²)

HASIERAKO PREZIOA

13

753

25.919

1.298,17

13

754

25.167

1.260,51

13

759

24.099

1.207,02

13

752

23.006

1.152,27

13

750

22.740

1.138,95

13

758

22.665

1.135,19

13

757

21.868

1.095,27

13

749

21.827

1.093,22

13

744

21.740

1.088,86

13

741

18.005

901,79

13

699

18.253

914,21

13

751

18.770

940,11

13

743

20.402

1.021,85

Aprobetxamendua 2029ko abenduaren 31n bukatuko da.

Enkantea gutun-azal itxien bidez eginen da eta sesteoa izanen du.

Enkantean parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatuko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamargarren egun naturalean, 14:00etan.

Parte hartzeko eskabideak aurkeztuko dira enkantea arautzen duten administrazio klausula partikularren agiriko 8. klausulan ezarritako moduan. Agiria interesdunen eskura dago Cascanteko Udalaren bulegoetan, web-orrian (ayuntamiento@cascante.com) eta Udalaren egoitza elektronikoan (cascante.sedelectronica.es).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2020ko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2001681