29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2020rako lan egutegia

Aiegiko Udaleko alkateak, 2020ko urtarrilaren 22an, jarraian heldu den ebazpena eman zuen:

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 10eko 117/2019 Ebazpenaren bitartez Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala erabaki ondoren, bidezkoa da onestea Aiegiko Udalaren zerbitzuko langileen 2020ko aste barreneko jaiegunen egutegia eta haien lanaldiaren urteko lanordu kopuruaren banaketa, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeak ezarritako urteko lanordu kopuruaren arabera.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Aiegiko Udalaren zerbitzuko langileek 2020an izanen duten jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 4: Herriko festa.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Martxoaren 20a, abenduaren 4a, 24a eta 31 ez dira lanegunak izanen, herriko festetako egunekin parekatzeko, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abenduaren 30ean emandako 197/2019 Foru Aginduan jaso bezala.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Hirugarrena.–Aiegiko Udalaren bulegoetan urteko lanordu kopuruaren banaketa 7:40tik 15:00etara izanen da, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena.–Aiegiko Udalaren bulegoetan jendea hartzeko orduak 9:30etik 14:30era izanen dira, astelehenetik ostiralera.

Bosgarrena.–Udalaren gainerako zerbitzuek beren lan egutegiak prestatuko dituzte, ahalik eta lasterren, organo eskudunak onets ditzan.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Hori guztia argitaratzen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat para daitekeela, hautara:

1.–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2.–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

3.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita.

Aiegin, 2020ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2001061