29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki zuen onestea 2020ko ekitaldiko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat heldu diren legeetan agindutakoari jarraikiz.

Espedientea Idazkaritzan paratu zen hamabost egun baliodunean, toki entitatearen iragarki-taulan eta 2019ko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 23an, argitaratu ondoan, bizilagunek eta interesdunek azter zezaten eta erreklamazioak egin zitzaten. Jendaurreko epea iragan denez inork espedientearen aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, 2020ko plantilla organikoa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin bat. Hona hemen:

Funtzionarioak

Kopurua: bat. Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: idazkaritzaren lanpostukoa, %20 eta %3,72, 19/2008 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera. Egoera: hutsik.

Kopurua: bat. Lanpostuaren izena: administraria. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: lanpostukoa, %20; mailakoa, %15 (251/93 LFDaren 40.3-a eta 5. artikuluak) eta %3,36, 19/2008 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera. hutsik.

Kopurua: bat. Maila: C. Lanpostuaren izena: mantentze-lanetako eta zerbitzu anitzetako enplegatua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Osagarriak: lanaldiaren luzapenekoa (ordu malgutasuna), %10, mailakoa %10 (251/93 LFDaren 40.3-e eta 40.5 artikuluak) eta %3,36, 19/2008 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera. Administrazio egoera: hutsik.

Lan-kontratudunak

Kopurua: bat, lanaldi erdian. Lanpostuaren izena: liburutegiaren eta gizarte eta kultur sustapenaren arduraduna. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Funtzionario, administrazio-kontratudun
eta lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda

Óscar Arbeo López. Maila: C. Gradua: 1. Administrazio egoera: jardunean, albiente-zerbitzu anitzetako enplegatua, 2008/05/30etik.

M.ª Asunción Gil Barnó. A maila. Gradua: 5. Administrazio egoera: Jardunean, idazkaria 2018/10/22tik. Onartutako zerbitzuak 1991/05/02tik.

Javier Díaz Fernández. Maila: C. Egoera administratiboa: bitarteko izaerako lan-kontratuduna administrazio lanetarako, 2008/04/21etik.

Ana Rey Eguíluz. Maila: D. Egoera administratiboa: bitarteko izaerako lan-kontratuduna liburutegiko eta gizarte-kultur sustapeneko lanetarako, 2008-06-23tik.

Arroitzen, 2020ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2001055