29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARITZALETA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 18an, 1/2019 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, 1/2019 aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsirik gelditu da, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatzen diren arauak: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duena.

GASTUAK:

Partida 1.1532.61900.–Kaleak zolatzea (IFS). Zenbatekoa: -447.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

1.39910. kapitulua.–Dohaintzak eta bestelako diru-sarrerak. Zenbatekoa: 290.850,00 euro.

Partida 1.46210.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Zenbatekoa: 153.475,00 euro.

Aritzaletan, 2020ko urtarrilaren 22an.–Kontzejuko burua, Alfredo Marcalain Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2001107