29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 23ko 1655/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Gloria María Riveiro Tassias andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 23ko 1655/2019 Ebazpenaren kontra. Haren bidez, destinoen behin betiko esleipena onetsi zen maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioentzako estatuko lekualdatze lehiaketarako deialdian (2019ko 168. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 27an).

Horiek horrela, eta bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluarekin (lege horrek hizpide zuen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea), interesdunak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.) edo, bestela, urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz (lege horrek hizpide zuen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2020ko otsailaren 5ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2001748