29. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile-interprete izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

2018ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 20koan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile-interprete izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia argitaratu zen, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 1265/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zena. Bada, deialdiaren 8.1 oinarrian xedatutakoa betez, oposizioko epaimahaiak Irati Marañon Quintana andrea izendatzeko proposamena aurkeztu du, probak gainditu eta puntu gehien lortu dituen izangaia delako.

Deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren bidez aurkezteko.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 10ean.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, María Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2001164