289. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OSINAGA

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Osinagako Kontzejuak, 2020ko azaroaren 21ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Osinaga (Txulapain), 2020ko azaroaren 23an.–Kontzejuko burua, Igone Astitz Arano.

Iragarkiaren kodea: L2014441