289. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Aldaketak, Udalaren gimnasioko kirol instalazioak arautzeko ordenantzan eta Udalaren lokalen erabilera arautzeko ordenantzan. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2020ko azaroaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa honako ordenantza hauetan:

–Udalaren gimnasioko kirol instalazioen erabilera arautzen duen ordenantza.

–Udalaren lokalen erabilera arautzen duen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2020ko azaroaren 24an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2014370