289. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2020. urtean hilerrian iraungi diren nitxoen
eta lurreko hilobien zerrenda

Noaingo hilerriko hildakoen familiakoei adierazten zaie beren eskura dagoela iraungi diren nitxoen eta lurreko hilobien zerrenda (ehortzi zirenetik 10-20 urte iragateagatik iraungiak), Noain Elortzibarko Udalaren bulegoetan (Foruen plaza, 3, Noain), 9:00etatik 14:00etara.

Berrikusteko eta alegazioetarako epea 7 egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.

Bat etorriz Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalarekin (11. ordenantza), badute aukera nitxoak berritzeko, gorpuzkinak kolunbarioetara eramateko, hezurtegi amankomunean ehorzteko eta beste hilerri batzuetara eramateko.

Jakinarazpena igorri zaie Noain Elortzibarko Udalean identifikatuta dauden ahaideei.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2020ko azaroaren 23an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2014512