289. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NARKUE

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Narkueko Kontzejuak, 2020ko ekainaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldatzea Narkueko kontzeju-mugarteko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Narkuen, 2020ko azaroaren 25ean.–Kontzejuko burua, José Miguel Gaviria Redondo.

Iragarkiaren kodea: L2014371