289. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Egoitza elektronikoa sortzea

Ikusita beharrezkoa dela herritarrek sistema telematiko bat edukitzea Udalarekin komunikatzeko, alkatetzak ebazpen hau (59/2020 Ebazpena) eman du 2020ko azaroaren 23an:

1.–Txulapaingo Udalaren egoitza elektronikoa sortzea, helbide honetan: https://sedeelectronica.juslapena.es.

Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean eta web orrian argitaratzea.

3.–Txulapaingo Udaleko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Markalainen (Txulapain), 2020ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2014332