289. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Aldaketa puntuala Udal Planeko 12.1 unitatean. Behin betiko onespena

Fontellasko Udalak, 2020ko azaroaren 12an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Behin betiko onestea hiri jarduerako plan berezia, Udal Planeko antolamendu xehatua aldatzeko, 12.1 jarduketa unitateari dagokionez.

2. Erabaki hau, aldatzen den araudiarekin batean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta horren berri ematea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentuari, onetsitako agiria igorrita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Fontellasen, 2020ko azaroaren 23an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

HIRIGINTZAKO ARAUDI ALDATUA

Azalpena: Berdeguneak berrantolatzea.

Tokia: 2. poligonoko 181. lurzatia.

Esparrua: 12.1 jarduketa unitatea.

Iragarkiaren kodea: L2014575