289. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 16a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

ALTSASU

Kamioiendako aparkalekuen 2020ko kuota borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2021eko urtarrilaren 15ean bukatuko dela kamioiendako aparkalekuen 2020ko kuota borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2020ko abenduaren 15ean pasatuko dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2014816