289. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERREGE BARDEAREN KOMUNITATEA

Turismoko Plana. Hasierako onespena

Errege Bardearen Komunitateko Batzar Orokorrak, 2020ko uztailaren 7an egindako bilkura arruntean, erabaki bat hartu zuen, zeinaren bidez hasiera batez onesten baita “Nafarroako Errege Bardeako parke naturalaren eta biosfera-erreserbaren turismoko plana”.

Tresna mota

Turismoko Plana

Garatzeko tresna

Natura Baliabideak Antolatzeko Plana, Nafarroako Errege Bardeako parke naturalerako eta biosfera-erreserbarako

Xedea

Erabilerei eta turismoari buruzko jarduketen garapena, Errege Bardeako lurralde-eremurako

Errege Bardearen Komunitateko Batzar Orokorrak hasiera batez erabaki zuen, 2020ko uztailaren 7an egindako bilkura arruntean, onestea “Nafarroako Errege Bardeako parke naturalaren eta biosfera-erreserbaren turismoko plana”. Hala, horren berri ematen da, aplikatuz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 46. artikuluak (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea), eta jendaurrean jartzen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu ahal izateko, eta aurkeztu ahal izateko bidezko jotzen diren iradokizunak eta proposamenak.

Epe horretan interesdunen eskura egonen da erakunde honen egoitza elektronikoan: https://bardenasreales.sedelectronica.es/board así como en la página web oficial (www.bardenasreales.es).

Tuteran, 2020ko azaroaren 27an.–Komunitateko burua, José María Agramonte Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2014590