289. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetutako eskudantziak bereganatzea

9/2020 dekretua, azaroaren 25ekoa.

Ikusita Alkatetzaren 2020ko uztailaren 8ko 6/2020 Dekretua, zeinaren bidez Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzten baitira legez Alkatetzarenak diren zenbait eskumen.

Kontuan harturik jaiegun hauetan Tokiko Gobernu Batzarrak bilkurak egiteko duen zailtasuna eta beharrezkoa izanik erabakiak hartzea ohiko kudeaketarako, efizientziaz eta arin egin dadin haien tramitazioa;

Legeak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Alkateak bereganatzea Alkatetzaren uztailaren 8ko 6/2020 Dekretuaren bidez Tafallako Udaleko Gobernu Batzarraren esku utzitako eskudantziak.

Bigarrena.–Dekretu honen bidezko bereganatzeak ondorioak izanen ditu ematen den egunetik oporraldia bukatu arte, hots, 2020ko abenduaren 9a arte, egun hori barne.

Hirugarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta Udalbatzari honen berri ematea, egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Laugarrena.–Hau igortzea Udalaren alor guztietara, Kontu-hartzailetzara, Aholkularitza Juridikora eta Idazkaritza Nagusira, behar diren ondorioak sor ditzan.

Tafallan, 2020ko azaroaren 25ean.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz; idazkaria, Nekane Agreda Arróniz.

Iragarkiaren kodea: L2014581