289. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Batzordeburuak kargutik kentzea eta izendatzea

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsi zuen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduan xedatutakoarekin bat etorriz, alkate udalburuak, 2020ko azaroaren 23an, honako ebazpen hau eman zuen:

1. Esteban Ruberte Minchilena zinegotzia kentzea Hezkuntza, Kultura, Gizarte Ongizate, Berdintasun eta Osasuneko Informazio Batzordeko burutza kargutik (Kultura, Hezkuntza eta Ondare Historikoko Atala) eta haren alde egindako eskuordetzea indargabetzea.

2. Juan Ignacio Bureba Matilla zinegotzia kentzea Ekonomia, Ogasun, Ondare, Industria eta Langileriako Informazio Batzordeko burutza kargutik eta haren alde egindako eskuordetzea indargabetzea.

3. Raquel Paz Aperte zinegotziari eskuordetzea Hezkuntza, Kultura, Gizarte Ongizate, Berdintasun eta Osasuneko Informazio Batzordeko burutza (Kultura, Hezkuntza eta Ondare Historikoko Atala).

4. Alkateak ez dio inori eskuordetuko Ogasun, Ondare, Industria eta Langileriako Informazio Batzordeko burutza, eta hark jardungo du kargu horretan.

Argitara ematen da, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 125. artikuluan eta hurrengoetan eta haiekin bat datozen arauetan ezarritako ondorioetarako.

Cabanillasen, 2020ko azaroaren 24an.–Alkate udalburua, Gustavo Adolfo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L2014336