287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian ezarritakoa betetzeko, eta Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrak 2020ko azaroaren 26ean egin osoko bilkuran erabakitakoari jarraikiz, honako hau erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarreko plantilla organikoa 2021erako.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea entitate honetako Idazkaritzan, hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia paratu ondoan, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2020ko azaroaren 27an.–Lehendakariordea, José Manuel Juanotena Aranbillet.

Iragarkiaren kodea: L2014556