287. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa Ordenantza fiskal orokorrean. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2020ko azaroaren 12ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuela aldaketa bat Eguesibarko Udalaren tarifetan hobariak nola aplikatu arautzen duen ordenantza fiskal orokorraren 14.3 artikuluan.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean hogeita hamar egun baliodunez paratzeko izapidea; hartan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezakete, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzakete, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Halakorik aurkeztu ezean, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Sarrigurenen, 2020ko azaroaren 13an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2014027